|
-
Ultzamak onddoen jardunaldiak prestatzen ditu
diario2.com 16/11/2011
'Ultzama2aldizberde'-k bailaran I Jardunaldi Mikologikoak antolatu ditu "Perretxikoak guztientzako" lelopean. Astearte honetan sukaldaritzako tailerrak ospatu ziren Lizasoko Orgi Jatetxearen eskutik. Navarra2-ek eginiko platerren errezetak ditu.
Azaroaren 19an, larunbatean, 8.30etatik 15.00etara baimenak banatuko dira, mikologiari buruzko zalantzak argituko dira eta ondoren erakusketa eginen da Kuartelenean.
Gainera, goiz guztian zehar, 9.00etatik 12.00etara gidatutako bisitak egonen dira kudeaketaren inguruan eta onddoen produkzioaren inguruan (5 euro), Ultzamako Mikologoa den Javier Gomezen eskutik. Ondotik, 13.00etatik 14.00etara Larraintzarko gizarte etxeko aretoen gelan "El Pregón del Hongo" jarriko da.
Baina ekitaldi nagusia azaroaren 20ean izanen da Auzako frontoian:
-8:30-19.00: Baimenen banatzea, kezkak argitzea eta erakusketa.
-11-14: Mendiaren eta onddoen gaineko jaurrentzako tailerra/ludoteka (2 € haur bakoitzeko)
-12:30etan Aritz Begino pilotariari Ultzamako onddoa banatuko zaio.
-17:30etan zozekta:
1. Saskia: Gobeies-en perretxikoak eta "Fungi, el placer de cocinar con setas" liburua
2. Lizasoko Orgi Jatetxean bi pertsonentzako otordua.
3. Bi pertsonentzako saria Iraizotzeko Juanzonea landaetxean.
4. Urtebeterako perretxikoak hartzeko bonoa.
-Perretxikoen salmenta. Iruñeako Gobeies enpresa.
-Ultzamako artisauen eta produktoreen erakusketa.
Jardunaldi osoan zehar Lizasoko abesbatzak kantatuko du
-
Azaroaren 15etik 20ra arte jardunaldi mikologikoak daude Ultzaman eta Onddoaren Eguna bukatzen dituzte
Hona hemen asteko programa. Deskarga ezazu triptikoa hemen

Gauz asko egon arren, badago ere, asteburu osoan “Ultzaman zehar zizak dastatuz”. Honen leloarekin dastatu dezakezu pintxoa 2,5 euroagatik. Hona hemen Ultzamako mapa eta pintxoak.

-
Periko Zunzarrenen "piel de toro" erakusketa arrakasta asko du Artikan
2011/10/18
Periko Zunzarren zorionekoan dago, bere erakusketa "piel de toro" oso arrakastatsua da Artikan. Naiz eta ehundaka bisitaria izan arren Periko Zunzarrenen oporretako argazkiaren bilduma Artikaren Kultur Etxean ikus ditzateke urriaren 27a arte
-
Apunta itzazu kirol jardueretan 948306566an
Yoga, pilates, spinning, futbola edota sabel dantza, galdetu Asierri (Ultzama eskualdeko G.Z. Mankomunitateko Kirol Teknikaria) ze motatako kirolak daude.

-
Mamiaren eguna
Navarra2.com-tik hartuta
Asteburu osoan zehar Arañotzeko mendiko ermitak festa ospatuko du eta igandean Eltzaburun Mamiaren Eguna ospatuko da.
Ekainak 4, larunbata:
- Larraintzarren, Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatuko da. Goizeko 11etan hasiko da festa, ongi etorriarekin. Ondoren, 11:30etan, 14 urte artekoen Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko da, bazkaria eta jokoak egonen dira gero.
-Arañotzeko Ermitara erromesaldia eta ondoren bazkaria
Ekainak 5, igandea:
- Eltzaburun; MAMIAREN EGUNA:
11tan Ferratzailea
12tan Ardi jeztea
Eltzaburun; Mamiaren eguna.
11tan Ferratzailea
12tan Ardi jeztea
13tan Mamia egitea
16:30ean Meta egitea
17:30ean Herri kirolak
19an Zozketa eta Itxiera
Mami dastaketa egun osoan zehar
Artisauak
Bisita gidatuak Haras de Ulzama-ra
-Arañotzeko Ermitara erromesaldia eta ondoren bazkari
-
Aurten Kross bakarra izango da.
Bost Udaletxe herri crosa aurten behin bakarrik egingo da, Olgüen, horrela esan du Asier Uriartek, kirol koordinatzailea. Froga larunbata honetan izango da Olagüen eta goizeko 10etan hasiko da. Gero, froga bukatu eta gero, trofeoak emango dira eta luntxa egongo da denentzat
-
Eltzaburun ospatuko da II Mamiaren Eguna ekainaren 5an
Mami egunaren antolatze batzordea egun hau urtero egiteko erabaki du. Gainera festa hau herriz herri joango da herriari ongi iruditzen bazaio. Aurten Eltzaburun ospatuko da eta 16 artisau saltoki, aktibitateak eta mami dastaketa egongo da egun osoan. Gainera zozketa haundi bat izango da. Klikatu hemen informazio gehiago izateko.
-
Irakurle taldea
02/05/2011
Gizarte Zentruko liburutegian noizean behin bileratuko dira liburu bati buruz hitz egiteko. Iritzi guztiak kontuan hartuko dira eta liburuak maileguan utziko dira parte haztzaile guztiei batera. Animatu!
Intereatzen bazaizu esan liburuzainari edo bidali email bat helbide honetara biblioultzama@yahoo.es
-
Ikastaroa: Argazkigintza digitala
02/05/2011
Maiatzaren 27 eta 28an eta ekainaren 10 eta 11an argazkigintza digitalen ikastaroa izango da Gizarte Zentruan.
15€ balio du eta izena emateko helbide honetara idatzi behar da ssbultzama.kgarces@infolocal.org
-
Judith Torrea: "Hausnarketa aldaketaren hasiera da"
17/04/2011
navarra2
Nueva Yorken "People" aldizkariarentzat idatzi eta gero, Judith Torreak Mexikako mugara itzultzea erabaki zuen bere egia kontatzeko. Nafarroako kazetariak atzo bere omenaldia izan zuen jaio zen bailaran.
Judith Torrea arrazako kazetaria da Oso mugitua da eta egia erratea bilaten duenez, Mexicora itzuli zen duela 14 urte. Hor Ciudad Juarezeko errealitateak itxoiten zuen, bertan drogaren gerra bizi baitute. Egunero, errugabe asko hiltzen dira. Kazetari hau Mexicoko mugako narkotrafikoan, antolatutako hilketetan, heriotz zigorran eta politikan aditua da, eta 2010eko Bob Reporteros sin fronteras saria eta 2011ko Ortega y Gasset saria lortu ditu. Horregatik atzo, bere bailarak, Ultzamak, omenaldi txiki bat egin zioen, bere liburua atera berri duela aprobetxatuz.
Larraintzarko Gizarte Etxera ailegatzean, kazetariak eta bere amak lore sorta bat jaso zu ten eta dantzari talde batek aurreskuarekin ongi etorria egin zien. Barruan zonaldeko lagun eta ezagun asko zeuden, eta mahaian Fernando Nietok, SER irratiko kazetariak, eta Kuko Zigandak, Osasunako jokalari eta entrenatzaile ohiak, eta baia ere ultzamarrak, itxoiten zuten
Larraintzarko kirolariak Torrearen lanaren ibilibidearen laburpena egin zuen eta gainera, bere haurtzaroko zertzelada batzuk kontatu zituen, zeinekin entzuleek gozatu baitzuten. Judithek, ondoren, "unibertsoa ezagutzeko aukera eman zion bailarak" ongi etorria egiteagatik "oso pozik" zegoela azpimarratu zuen; eta ondoren, Ciudad Juarez-en inguruko bideo bat paratu zuen, berak egindako argazkiekin, ikusleek hiriaren ideia hurbil bat izateko.
Aurkezpena eta gero, SER irratiko kazetariak, zer izan zen bertaraino eraman zuena galdetu zion. Eta Judith Torrearen hitzak hauek izan ziren: "Minez beteriko maitasun batek. Ni Mexicon denboraldi batez bizi izan nintzen eta errealitatea pixka bat ezagutzen nuen, baina gero Nueva York-era joan nintzen 'People' aldizkariarentzat idazteko, eta bertan, artistaz eta jende famatuaz inguraturik, droga konsumitzeko beste herrialde txiroagoetan jende askoak bizia galdu behar duela ikusi nuen. Horregatik Mexicora itzuli nintzen zorigaitzak gogortasunetan bihurtzeko".
Komunikabideek Mexicoko kazetaritzan ere ustelkeria dagoen edo ez galdetzean, Torreak baietz erran zuen: "Han daudenen ahotsak ixildu nahi dituzte. Nik egiteko aukera daukat eta zortea dut, baina nire profesioan bakarrik aritzen naiz, Mexicon edozein gauza arriskutsua izan daitekelako".
Gainera, Fernando Nietok, bera kazetari bezala, hilketa bat egotean poliziak baino lehenago ailegatzen dela komentatu zuen. Horregatik, bere iturriak zeintzuk ziren galdetu zion Nietok. Ortega y Gasset saria irabazi berri duenak "ziurgabetasuneko poliziak" direla erran zuen, izan ere, "beraiek ailegatu zirenetik, hilketa askoz gehiago dago". Gainera, kazetariak azaldu zuenez, "Ciudad Juarezen drogarekin autoritateek jakin ez duten lana lortzen da, eta hau txiroeneko aprobetxatzen dute".
Liburuaren inguruan, gonbidatutako kazetariak, balen erritmora idatzita zegoela zirudiela erran zuen. Judith-ek, orduan, liburua ireki eta argazki bat erakutsi zuen. Bertan bere bi semeak galdu zituen ama baten historia kontatzen zen. Historiak izenak eta abizenak zituen, eta kazetariak pasadizo bat kontatu zuen. Emakume honek bere semeak lurperatzean, Calderon lehendakaria hurbildu zitzaion, eta emakumeak ez zela ongi etorria eta bere semeak "ez zirela narkoak" erran zion.
Liburuarekin jarraituz, ultzamarrak gazteek irakurtzea nahi zuela adierazi zuen. Honekin, beraiek kontsumitzeko zenbat errugabek bizia galdu behar duten ikustea nahi du. Besltade, irakurtzen duen jendea "zoriontsuagoa" izatea nahi zuela kontatu zuen.
Azkenik, etorkizunaren gainean galdetzean, berak "esperantza" duela eta "baikorra" dela erantzun zuen. Hala ere, dudarik gabe, bere ustez, "esperantzak emakumearen izena du".
-
24ordu Bost Udaletxe torneoa
18/03/2011
Apirilaren 23an arratsaldeko 17tan Larraintzarko Pilikiroldegian 24ordu Bost Udaletxe torneoa ospatuko da. Interesatuak zaudetenak izena eman 948 306566 telefonoan (125€ izena ematea)
Torneoa 3 taldeko 5 multzotan ospatuko da liga moduan.
-
Apirilaren 22an Spinningo II. Maratoia ospatuko da
17/03/2011
I. Maratoia hain ongi atera ondoren apirilaren 22an Spinningo II. Maratoia ospatuko da Larraintzarko polikiroldegian goizeko 10h30-etatik 13h30-arte. I. Maratoian bezala apuntatzeko 948 30 65 66 telefonora deitu behar da (15€ izena ematea).
Animatu!
-
Ultzamako Udala Kristina Enean
01/03/2011
Ultzamako udala, Capital De La Biodiversidad 2011 hautagaia delako "Herramientas para la integración de la biodiversidad en las políticas municipales" tailerra joan zen. Kristina Enean izan zen (Donostian), kontzientziazioan lan egiten duen eta ingurune balioen sentsibilizazioa eta sostenibilidadaren lan egiten duen fundazio bat da. Ekimena, Fundación Biodiversidad eta Ministerio De Medio Ambiente Y Medio Rural Y Marino antolatu zuten tailerra, LIFE proiektuan markoa ipintzen du + Capitales Europeas De La Biodiversidad eta bere helburua udalen ordezkariei beharrezko erremintak abiarazi erraztea eta haren esfortzuak dibertsitate biologikoaren babesagatik biziagotzea da. 2010an, Donostiko udala hirugarrena geratu zen Capital De La Biodiversidaden lehiaketan.

-
2010ko San Silbestre atereak ikusi ahal dituzte
Sakatu
hemen ikusteko
-
Epaiza egiteko zozketarako apuntatzeko epea hasten da
2010/02/08
Deitu 012ra izena emateko eta bakoitzari non tokatu zaionepaiza egiteko tokia jakinen du.
-Bakarrik 3 egun geratzen dira Kioto Etxebizitzak kursilloan apuntatzeko
2010/02/08
CRANAk eskaintzen duen kursilloan parte harte nahi buduzu mugitu zaitez, hiru egun bakarrik geratzen baitira apuntatu ahal izateko. Kurso hauek hilabetean behin burutuko dira ordu eta erdiz. Otsailan, martxoan eta apirilean izanen dira. Apuntatzeko deitu 012ra.
-2010a, artearen urtea
2010/01/12
2010aren hasierarekin Gizarte Zentruan artearen urteari hasiera emanen zaio. Honetarako, hilabetero erakusketa ezberdinak eginen dira, artista ezagunen eta bailara inguruko artisten eskutik. Lehenbiziko erakusketa prest dago : Carmelo Alcalá argazkigilearen landaguneko argazkiak dira.
Otsailan Lourdes Gorostietak, Iraizotzkoak, berea erakutsiko digu, eta martxoan, Lizasoko Virginia Domeñoren txanda izanen da. Horrela, urteak dituen 12 hilabetetan, 15 artistek beren arteaz gozatzeko aukera emanen digute.
-Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, atzo biomasa eta biogaseko instalazioak inauguratu zituen.
09/12/07
Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Ingurugiro eta Landa Garapeneko Kontseilaraia, Begoña Sanzberro Iturriria, eta Berrikuntza, Enpresa eta Laneko Kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro, atzo Larraintzarren egon ziren “green buildin” eraginkortasun energetikoa eta energía berriztagarrien Europako ekimenaren aurkezpena egiteko. Ultzamak bazkide korporatibo bezala izendapen hau jaso duen lehenbizikoa izan da.
Lehenbiziko zonaldeko abeltzainen mindeengandik energia lortzen duen biogaseko planta bisitatu zuten (Iraizotzen dagoen Elordi Poligonoaren ondoan dago).

Visita de las autoridades a la planta de biogás ubicada en Iraizotz |
Ondoren, segizioa Larraintzarko Gizarte Zentrura joan zen eta biomasari esker lortutako berotzea eta ur beroaren sistema azaldu zitzaien- bereziki ezpal eta pellet-ekin hurbileko herriei zerbitzua eskaintzen dieten eraikinak berotzeko; horrela, basoa erabiltzen da errekurtso natural gisa.
Azkenik, bisitariek “green bulding” proiektuaren xehetasunak ezagutu zituzten. Bisita kalderen gelan egon ondoren bukatu zen, eta bertan, biomasaren beroketa sistema ikusi zuten.
Nafarroako Gobernuak 1.576.109 euro inbertitu ditu biogasaren plantan eta biomasaren sisteman. Zehazki, Landaguneko Garapeneko Departamentuak eta Ingurugiroko Departamentuak 1,3 milloi euro aprobatu dituzte biogás plantarako, eta inbertsio guztia 5.173.012ko izan da. Berrikuntza, Enrpesa eta Enpleguko Departamentuak, bestalde, 276.109 euro eman ditu biomasako beroketa sistemarako; 158.085 kalderentzako eta 118.024 “district heating” (beroketa gidatzeko)sistemarako.
Biogaseko plantaren helburua zonaldeko behien minden kudeaketaren arazoa konpontzea izango litzateke; horrela, komuneko kudeaketa bat prestatu da udaletxeak, abeltzainen enpresak eta abeltzaine, errentabilitatea emateko eta beroa eta uraren lurrunaren bidez, industriaguneko enresek erabiltzeko aukera izatea (hau kontratoen bidez saltzen da).
Bestalde, biomasako plantak aurreztea lortu du, eta berogailuen eta ur beroa eta zehearkakoari esker, ezpala eta pellet-a produzitzen duten enpresak sortzeko ahalmena izatea.
Berogailuen sistema berri honek norbanakoen gasoleoko eta propanoko kaldera zaharkituak sistema honengatik aldatzea lortu du. Honekin, lehen mailako energia ehuneko 75ak aurreztea eta CO2ren 410 tona botatzea bukatzea lortu da. Ekonomikoki, beroaren produkzioaren balioa murriztea lortu da 60.000 eurotan baino gehiagotan urte bakoitzeko
-
Urtero bezala, Ultzaman Kirolaren Egunak Nafarroaren Egunarekin bat egin zuen
09/12/09
Nafarroako Egunean egiten den kontzertuan, aurten, Erkudengo Ama abesbatzak kantatu kzuen. Larraintzarko Gizarte Zentrua bete zen Altsasuko taldeak eskainitako kantuei esker. Egun hau ospatzen den toki guztietan bezala, kontzertua Nafarroako Himnoarekin hasi zen ; eta ordu bat iraun zuen, Sakanakoek hurbildutakoen txalo zaparrada jaso zutelarik.
Bitartean, Larraintzarko Frontoian Aritz Beginori omenaldi bat eskeini zioten, bailarako Kirolaren Eguna ospatzen zutelako. Egun guztian zehar kirol ezberdinetaz gozatu ahal izan zen (pilota edo eskubaloi partidak egon ziren, rugby erakusketa egin zen…).
-
Behi ospetsuak
09/12/29
Aurten, Ultzamako herrietako etxe pean geratzen ziren azken ikuiluak itxi dira. Orain, legeak dioenez, ikuiluak herrietatik kanpo eraiki behar dira, eta Iraizotzen geratzen zen azken etxearen irudiak komunika bide ezberdinek grabatu zituzten. TVEk(irudian ikusten den bezala) bi erreportai grabatu zituen, ondoren Telenavarran eta 24 orduko kanalan emateko. Bietan, izarrak Peter-en behiak izan ziren. Iraizoztarra pozik geratu zen komunika bideek eginiko lanakin, eta abeltzainek bizitzen ari duten egoera kaxkarra salatu zuen behin baino gehiagotan.
Gaur egun, gure bailaran 22 abere ustiapen daude, eta, erran bezala, guztiak herritik kanpo sortuak izan dira. Peter-en ikuilua istearekin etapa bati bukaera eta beste berri bati hasiera eman zaio Ultzaman.
- Giro ona bailararen egunean
09/10/26
Aurten, bailararen egunaren antolaketa Ultzamako herritarren esku egon zen. Udaletxearekin elkartu eta gero, ekintza parte hartzailea izan behar zuela erabaki zuten, horregatik, biztanleriak prestatu behar zituen ekintza guztiak. Ekintza hauek ostiralean hasi ziren eta Gizarte Zentruan pelikula bat jarri zen eta argazkien erakusketa batetaz gozatu ahal izan zen. Larunbata goizean, Larraintzarko frontoian, herri kirola egin zen herri ezberdinen artean. Eta arratsaldean, inguruko gazteek osatzen dute Artalde taldeak kontzertu bat eskaini zuen. Gaua iritsi zenean, Lizasoko elkartea afaria egon zen eta bertan, kantu zaharrak entzun eta gero, gaupasa egon zen.
- 50 pertsona inguruk “Bomberos al Himalaya” dokumentala ikusi zuten
09/10/19
Ostiralean, Larraintziarko Gizarte Zentruan “Bomberos al Himalaya” dokumentala proiektatu zen. Gainera, azpimarratzekoa da, bertan protagonista egon zela, eta mendian izandako esperientziaren inguruan hitz egin zuela. Bertara hurbildutakoak liluratuak geratu ziren eta horrelako ekintza gehiago egiteko gogoak piztu ziren.

Bombero subiendo al monte Himalaya |
-
Giro ona Onddoaren Txapelketan
09/10/13
Onddoaren Txapelketa Larraintzarko Frontoian ospatu zen eta San Fermineko Txapelketaren errebantxa izateko nahiarekin sortua izan zenez, arrakasta asko izan zuen. Ehundaka pertsona hurbildu ziren ikuskizun paregabeaz gozatzeko; lehenbiziko partiduan Berasaluze VIII eta Begino aritu ziren Olaizola II. eta Mendizabal II.aren kontra. Ultzamako zaletuen txaloak jaso bazituzten ere, Auzakoak gutxigatik galdu zuen eta ezin izan zuen, Berasaluzerekin hainbeste gustatuko litzaigueekn txapela jantzi.
Hurrengo partidan Olaizola Ia eta Olazabal aritu ziren, eta lau terdiko Txapelketaren final zortzia jokatu zuten. Azkenean, Olaizolak 22-12 irabazi zioen Aresoko Mikel Olazabali.
-
CRANAk biomasa bisitatzen du
09/09/30
CRANAk, beste entitate batzuk, elkarteak eta lotutako empresa batzuk, asteartean Ultzamako biomasako instalazioak bisitatu zituzten. Aurretik hitzaldi bat prestatu zen aurreko egoera eta ondorengo aldaketak azaltzeko eta baita ere, obrak egiteko moduetaz aritzeko. Bisita eta gero, askari ekologikoaz gozatu zuten guztiek.
- Ultzaman fijatzen da Greenbuilding programa europarra
Ultzamak, biomasa jartzeagatik, Greenbuilding ezagutua izateko aukera izanen du. Programa honek egoitzak ez dauden eraikinetan energia aurrezteagatik eta energia berriztagarriak erabiltzeagatik saritzen ditu sustapen batzuk. Udaletxetik izugarrizko esfortzua egin da ingurugiroa aprobetxatzeko, eta egindako lanak ezagutuak izaten hasten dira poliki-poliki. Greenbuildin Europako egoitzak ez dauden eraikinetan sustatutako eraginkortasun energetikoaren sustapenaren kanpaina handiena da. Udaletxeko biomasaren informazio gehiago nahi baduzu, klikatu ezazu hemen.
Udaletxeko biomasaren informazio gehiago nahi baduzu, klikatu ezazu hemen
|