Enteratu zaitez bailaran gertatutako azken albisteetaz hemen sakatuz
ULTZAMAKO XII. MENDI TRIATLOIko argazkiak hemen

Kaixo, Patxi Perez Arregi naiz eta gure bailarako web orrira ongi etorria ematen dizuet . Ultzama “Nafarroako Suiza” izendatua izan zen aspaldi bere belardi, oihan eta landarediarengatik; hau da, herrialde honekiko berdinatasun geografikoengatik. Ultzama bailara Iruñetik 30 kilometrotara eta Donostiatik 40 kilometrotara dago, horregatik, erran daiteke,  bertara toki aunitzeko jendea hurbiltzen denez, bailaran aniztasun kulturala dagoela eta jendea irekiz joan dela. Aranak 14 herri ditu: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Zenotz, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Gerendiain, Ilarregi, Larraintzar (bailarako kapitala), Suarbe,  Lizaso eta Urritzola-Galain

 

greenbuilding-Ultzama
Greenbuilding Ultzama

Ultzamara etorritako bisitariek, besteak beste, Orgiko Hariztira hurbil daitezke edo Pitch and Puttean edo golfean. aritu daitezte . Gainera, toki paradisiakoetara eramanen dituzten herrilur  luzeetako bideetatik paseatzeko, edota zaldiz ibilbide batzuk egiteko aukera izan dezakete. Beste baliabide batzuk Eltson dagoen eztiaren museoa bisitatzea, Ultzamako Bentan dauden oreinak ikustea, Haras de Ultzama-ra hurbiltzea (Espainiako turf zaldien hazkuntzan zentrurik handienetakoa) edo Patxi Mangado arkiektu famatua sustatzaile den zaldi zentru berriaren eraikinak ikustea dira. Bailarak, bestalde, bereak diren frontoia , polikiroldegia eta zerupeko piszina bezalako instalazioak ditu (hemen erreserbak egin daitezke).

Turistikoki aberatsa izateaz gain badaude gure gastronomia (mamia, gazta…)  edo ohiko produktuak bezalako beste  xarmangarri batzuk. Gure bailaran bizi izan diren edo egun bizi diren pertsonai ezagunen artean Alejandro San Martin (1996ko Arte Ederren eta Heziketa Publikoko Ministroa), Manuel Irurita (Bartzelonako Apezpikua eta bailarako eskolari izena ematen diona), Julian Lajos (pilotaria), Jose Angel Ziganda (Osasunako jokalari eta entrenatzaile ohia), Jesus Legarrea eta Carlota Ciganda (golf jokalariak) eta Aritz Begino (pilotaria) ditugu.
Gure bailaran eskainitako oro zuen gustokoa izatea espero dugu.
Agur bero bat, Patxi Pere

 


Ayuntamiento del valle de Ulzama/Ultzamako Udala San Pedro, 8 - 31797 Larraintzar - telf: 948 30 51 15
Política de privacidad
Contacto
SIC